Resum
Josu Imanol Unanue, Udiarraga Garcia, Joseba Errekalde.
Diagnostiko batek guztiz markatutako hiru bizitza dira, ia osorik emanak GIB
birusa dutenen eskubideen aldeko ekintzailetzara. Hirurentzat, 80ko urteetan
hasi zen bizitzaren zati hori, izurria agertu zenean, bortitz: aski gazteak ziren
orduan. Aparteko indarra dute hiesaren pandemiaz dituzten oroitzapenek,
egiten dituzten gogoetek , eta memoriaren lausoetatik berreskuratu beharrekoak
dira. Esanahi erantsia dute, gainera, orain: beste pandemia baten erdian.