Resum
Espainiako legeriak osasun-laguntza bermatzen
du, baita asiloa eskatu dutenei eta, oro har, errefuxiatuei ere. Laguntza hori eskuratzeko aukera lortzen da osasun-etxeetara, espezialitateen zentroetara eta ospitaletara
jota, gainerako herritarren baldintza berdinetan. Nazioarteko asiloa eta babesa eskatu duten pertsonek, ikasleek eta turistek GIB birusa tratatzeko botikak behar badituzte, pazienteen elkarteetara jo dezakete (Cesida,
gTt-VIH eta ImaginaMás, besteak beste); elkarte horiek laguntasun-lana egiten dute, eta administrazio-prozesuan laguntza eskaintzen diete, GIBa duten pertsona horiek
erretrobirusen aurkako tratamendua berehala eskura dezaten bermatzeko helburuz.